sábado, 16 de mayo de 2015

Mercado alternativo - alternativa al mercado

Merkatu alternatiboa ala merkatuari alternatiba? Eztabaida hori planteatzeko Galdakaoko komunaleko, Herri Kooperatibako eta Lakabeko hizlariak gonbidatu genituen eta haien esperientzia azaldu ziguten zabaldin, jardunaldien azken egunean. Euskal Herriko praktika alternatibo hauek kapitalismoa zein neurritan gainditzen duten eta patriarkatua ere gainditzeko gai omen diren aztertu genuen.

Hementxe uzten dizuegu hitzaldia oso osorik, nork bere ondorioak atera ditzan.

http://zabaldi.org/index.php/es/mas-videos-en-zabaldi-tv/615-mercados-alternativos-alternativas-al-mercado

martes, 5 de mayo de 2015

Taller de ecofeminismo

Una de las actividades que mayor acogida ha tenido dentro de las jornadas ha sido el taller de ecofeminismo. Las talleristas, Ana y Silvia, facilitaron distintas dinámicas con las que las participantes encontraban por ellas mismas los planteamientos y argumentos del ecofeminismo. Casi cuatro horas... y a las participantes se les quedo corto. Hemos tenido que buscar una segunda cita para seguir reflexionando sobre ecofeminismo.

Os dejamos la crónica de lxs compas de ahotsa. http://ahotsa.info/albistea/ecofeminismo-una-alternativa-feminista-ante-la-crisis-de-cuidados-y-ecologica

Ecofeminismo, una alternativa feminista ante "la crisis de cuidados y ecológica" 

Para cerrar las Jornadas de Abril, sus organizadoras realizaron un taller sobre ecofeminismo con el que pretendían abrir el debate en torno al actual sistema económico, advirtiendo que "se agotan los recursos planetarios y la paciencia de las mujeres" y nos dirijimos "hacia un sistema patriarcal y eco-fascista", ante lo cual plantean una alternativa ecofeminista.


lunes, 4 de mayo de 2015

kapitalismoari kritika erradikala

Ostiralean balorearen kritikaren inguruko tertulia izan genuen kalekalden. Eztabaida mamitxu eta interesgarria egin genuen hemen zuekin elkarbanatzen dugun testu honen inguruan. Gogoeta sakona opa dizuegu:

Merkatutik atera


Merkatu jendarteak hondamendira garamatzala nabarmena da. Merkatu logikak deshumanizatzen du, harreman sozial gizatiarrak desegiten ditu. Potentzia berdintzaile honek munduaren, haren populuen, haien hizkuntzen eta kulturen aniztasuna murrizten du, eta gutariko bakoitzaren baitan ekiten du ere, gure gogoeta eta nahimen guzien atzetik dabil, hauek bere inperioari lotzeko. Gure izaera moldatzen du, eritasun psikikoak eta fisikoak eragiten ditu, baita kutsadura ere. Krisi sozial eta ekologiko honek ezin dezake bere aterabidea merkatuaren baitan aurkitu, honek etengabe hazi behar baitu. Merkantziaren gibelean, egiazko heriotzarako pultsioa gordetzen da, mundua suntsitzeko joera azkarra.

Merkatua ezin da jendarte gizatiarrago baterantz bilakatu. Ondorioz, basakerian ez erortzeko, merkatutik eta bere oinarrietatik atera behar gara, hau da soldatapeko lanetik, truke baliotik, merkantziatik, dirutik, merkatu lehiatik...
Lana, merkatuaren logikan, trukerako balioa duen merkantzia ekoizten duen jarduera da. Merkantzia bakoitzaren trukerako balioa, merkantzia hori ekoizteko beharrezkoa den bataz besteko lan denbora da. Trukerako balioa diruak adierazten du.
Lan hori, merkatu jendartearen oinarria da, bere bizi sozialaren muina da. Merkatuan harreman sozialak nagusiki merkantzien trukaketarako bitartekoak dira. Merkatu jendartean, ekonomiak biziaren dimentsio gehienak menpean ditu.
Gizartea ez da betidanik merkatuan oinarritzen. Luzaz, ekoizpenaren helburua ez da trukerako balioa sortzea izan eta harreman sozialak ez dira merkantzia ekoiztearen inguruan eratu.

Gure behar materialak asetzeko ekoiztu behar dugu, baina ez dugu merkantziarik sortu nahi eta ez dugu ekoizpen honetaz bizi sozialaren oinarria egin nahi. Ekoizpen hau, gure eta ber ildotik doazenen behar materialak zuzenki, hau da diruaren bitartekotzarik gabe, asetzeko gauzatu nahi dugu eta bizi sozialaren beste hainbat jarduerekin batera gauzatu nahi dugu, beren ondoan eta ez beren gainean. Horrela, adibidez, landatzea ez da soilik elikagaien ekoiztea, kanpoan egotearen plazera da ere, eguzkitan egotearena, jarduera kolektiboa egitearena, landareak eta abereak behatzearena, jakitateak eskuratzea eta transmititzearena, oturuntza baten iragarpena izan daiteke, kantu eta dantza kolektibo gaubeila batena, maitasun topaketa baten posibilitatea...

Jendarte askatua, edo gutxienez dagoena baino hobea, oraindik posible da. Guk, merkatu gizartetik ateratzeko nahimena dugu. Horretarako, gure harreman sozialak eraldatzen ditugu. Merkatutik ateratzea, merkatuan oinarritzen diren harreman sozialak merkatuan oinarritzen ez diren harreman sozialetan eraldatzeko mugimendua da. Gure sozializazioaren auto-eraldaketa kolektiboaz ari gara hemen beraz. Merkatu jendartea, elkarrekiko indiferenteak diren ekoizlez osatua da nagusiki; guk, elkarrekiko zaintzaz eta afektibitatez askatasunean bizi diren jendeez osatutako herriak eraikitzen ditugu.

Herri hauen baitan eta herri hauen artean, objektuen eta jardueren trukea gaindituz, ematearen etika garatzen ari gara. Trukean, nire objektu batek zure objektu batekin alderatzen du bere balioa, eta bien arteko trukea egiten da. Trukean, nagusiki ni naiz nire helburu eta zu zure helburu. Indibidualismoaren praktika sozial eredua da trukea. Ematean aldiz, ez dugu beste aldean dagoen objektua begiratzen, baizik eta hor aurrean dagoen pertsona. Ematea, pertsonen arteko harremana da, ez objektuen artekoa. Emateak, behar materialak asetzea bezain bat harreman sozialak ditu helburu.
Auto-ekoizpenaren bitartez kolektibo batek asetzen ez dituen beharrak asetzeko, ber ildotik doan kolektibo batek egiten dizkion emaitzei esker asetzen ahal ditu. Ez da eskualdatzen (transferitzen) diren ondasun horien baliokidetasuna bilatzen. Ematearen bidez esku zabaltasuna adierazten da, eta horrek eskuzabaltasuna eragin nahi du. Ematearen bidez bestearekiko kezka adierazi nahi da.

Indibidualismoak, hau da soilik nor beretzat bizitzeko joerak, merkatu jendartearen bizimodua ezaugarritzen du. Gu, bizimodu kolektiboa eraikitzen ari gara: ondasunen jabegoa (bereziki ekoizpen bitartekoena) kolektibizatuz kolektibismoa bizitzen ari gara; « Bakoitzarengandik bere ahalen arabera , bakoitzarentzat bere beharren arabera » lemari jarraikiz, kolektiboki ekoiztutako ondasunak (adibidez janaria) kolektiboko kideen artean partekatzen ditugu eta erabakiak biltzar autonomoetan hartzen ditugu.

Autonomiaren bidez, gure nahimenak eztabaidatzen eta zehazten ditugu. Autokudeaketaren bidez, zehaztutako nahimenak gauzatzen ditugu: besteak beste, gure eguneroko oinarrizko beharrak gu aurek asetzea (adibidez elikagaiak, ekoizpenerako tresna sinpleak eta energia guk ekoiztuz; eraikinak eraikiz, fabrikaziorako edo konponketarako tokiak...) ahalbidetzen duten jakitateak eta bitarteko materialak (adibidez lurra) indibidualki eta kolektiboki gureganatuz, ekonomikoki autosufizientea den bizimodu baterantz aitzinatzen gara.

lunes, 20 de abril de 2015

Eta aste honetan... y esta semana...

Lehenengo egunetan lurraren defentsa jorratu ondoren, asteburuan  Gardalainen auzolan bat eginez amaitu genuen jardunaldien hiru asteetatik lehena. Hemendik aurrera, alternatibak ezagutu, eta haien inguruko hausnarketa egitea dagokigu. Noraino iristen dira egungo sistemaren erroak, nondik moztu behar dira belar txarrak berriz garatu ez daitezen? Galdera honen inguruko lehenengo ausnarketa ostiralean izanen da, "Kapitalismoari Kritika Erradikala" kafe-tertuliaren bidez (19tan Kalekalden). Bertan baloreari kritika jarriko dugu mahai gainean. Sistema gainditzeko, merkatua, balorea bera, suntsitu beharra izango da hizpide.

Alternatibei dagokionez, asteazkenean,  Euskal Herrian elikadura burujabetzaruntz ematen diren pausoak erakutsiko dizkigu "Bide Berriak" dokumentalak (kalaskan 19.30tan). Larunbat goizean aldiz burujabetza praktikan jarriko dugu: hazi trukaketa, txanpon askea eta "egizu zuk zeuk" moduko tailerrak. Amaitzeko bazkari goxoa denok batera, ikasitakoa elkarbanatzeko.

Antolaketa errexteko, hobe tailer eta bazkarirako izena ematen baduzu: apirilekojardunaldiak@gmail.com

Después de tratar el tema de la defensa de la tierra durante los primeros días, rematamos la primera de las tres semanas de las jornadas con un auzolan en Gardalain. A partir de aquí, nos toca conocer las alternativas y reflexionar y debatir sobre ellas. ¿Hasta dónde llegan las raíces del sistema actual? ¿Por dónde hay que cortar para que no vuelvan a crecer las malas hierbas? La primera reflexión profunda en torno a esta pregunta la tendremos el viernes, con el café-tertulia, "Kritika radical al capitalismo" (a las 19h en Kalekalde), en la que pondremos sobre la mesa la crítica al valor. Debatiremos sobre la necesidad de destruir el mercado, el valor mismo, para superar el sistema.

En cuanto a las alternativas prácticas, el miércoles tendremos la oportunidad de conocer los pasos que se van dando en Euskal Herria hacia la soberanía alimentaria por medio del documental "Bide Berriak" (a las 19.30 en Kalaska). El sábado por la mañana en Jazar pondremos las alternativas en práctica, con el intercambio de semillas, la moneda libre y talleres "háztelo tú mismx". Para terminar, comidika rica y ecológica todxs juntxs, para compartir lo aprendido.

Para organizar mejor, preferimos que te apuntes a los talleres y la comida en apirilekojardunaldiak@gmail.com


viernes, 17 de abril de 2015

Hasi dira Apirileko Jardunaldiak - arrancan las Jornadas de Abril

Jardunaldi hauetako hausnarketa eta esperientzia elkarbanatzeari hasiera emateko, lehendabiziko aste honetan lurraren defentsan, geure inguruan dabiltzanei eskeintzen dizkiegu geure espazioak. 

Para dar comienzo a estas jornadas de reflexión e intercambio de experiencias, esta primera semana hemos ofrecido nuestros espacios a los colectivos cercanos que luchan en defensa de la tierra. 

Zabaldiko kalaska espazioan, "Emakume Nekazariak" erakusketaz jantzirik, Yesaren segurtasun falta eta handitze obra hauen inguruko inplikazio politikoak lehen eskutik ezagutu genituen, "Los Malos Sueños de Rene Petit" dokumentalaren bidez eta ondorengo tertuliari esker. Dokumentalaren zuzendaria eta Yesa+No lanak gelditu kolektiboko kideak izan genituen geurekin haien lanak elkarbanatzen.

En el espacio Kalaska de Zabaldi, vestido por la exposición "mujeres campesinas", conocimos de primera malo la falta de seguridad y las tramas politicas que envuelven el recrecimiento del pantano de Yesa, de la mano del documental "Los Malos Sueños de Rene Petit". Nos acompañaron en la tertulia posterior el director del documental y un compañero de Yesa+No lanak gelditu.

Ostegunean aldiz Artiedako lagunak hurbildu zitzaizkigun "Una ZAD en Yesa, okupación rural y resistencia" fanzinea Subeltzen aurkeztera. Hainbat lagun elkartu ginen haien proposamenaren inguruko hausnarketa egiteko. Fanzinea eskuragarri izanen duzue bat subelzen eta bai zabaldin.

El jueves en cambio se nos han acercado lxs compañerxs de Artieda a presentarnos el fancine "Una ZAD en Yesa, okupación rural y resistencia", y compartimos un espacio de reflexión sobre esta propuesta. El Fancine lo podeís conseguir en Subeltz o en Zabaldi.

Gaur ostirala, Yesaz gain, beste proiektu txikitzaileen aurkako borrokak ezagutuko ditugu. Hitzordua, Kalekalden, 18.30etatik aurrera. Eta bukatzean, afari beganoa zubeltzen. Gaur, kebak erara.

Hoy viernes, tomaran la voz otras luchas en defensa de la tierra, además de esta. La cita es a las 18:30 en Kalekalde. Y después, cenados Kebak en Subeltz.



domingo, 12 de abril de 2015

Auzonala Gardalainen Apirilak 19, igandea.

Dakizuenez, jardunaldien barnean datorren igandean Gardalainen auzolana dugu. Kotxeak eta janaria antolatzeko zenbat eta nor garen jakin beharra dago. Eman izena lehen bait lehen apirilekojardunaldiak@gmail.com helbidean. Como sabeis, dentro de las jornadas de abril, el domingo que viene, hay auzolan en Gardalain. Para organizar coches y comida necesitamos saber cuantas y quienes somos. Así que todxs a apuntarse mandando mail a apirilekojardunaldiak@gmail.com.